Oker dabil baina, halakoa; izan ere, jakin berri dugu, esaterako, funtsean sozioekonomikoa den krisi honetan genetikak ere eragina izan dezakeela.
Hona hemen nola diren gauzak: etologo talde batek jakitera eman berri du gizakiak 50 urteen bueltan izaten duen egonezin existentzialak jatorri genetikoa duela, 50 urteen pareko adinean diren tximinoek ere jasateak argi-argi erakusten duen moduan.
Europako krisiaren kudeatzaile kakatsuenetakoak adintsu horretakoak dira: Raxoi (57), Merkel (54), Lagarde (56), edo Barroso (56). Ez denak, baina: Rato, kasurako.
Nondik nora dabil 63 urte dituen, Bankiaren kudeatzaile inefablea izan eta señaladamente ilustrea den Rato? Abenduaren 20an Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko du, auzipetu moduan. Epaileari oraindik ere 50 urteen bueltako krisia gainditu gabe duela esango dio? Ala hori baino ipuin aspergarriagoren bat, Bankiaren hondamendia justifikatzeko? Ipuinak ipuin, epaileak ez du itzalera bidaliko, ez horixe.