"Lege-bihurketaren zain"

Erabiltzailearen aurpegia Markos Balentziaga 2012ko urr. 31a, 16:00

Euskadiko azken hauteskundeen ondoren agintean izandako bi alderdiei...

... erreparatuko diet gaurkoan. Jakina denez, (Herri) Batasuna legez kanporatu ondoren iritsi zuten aginpidea PSOEk eta PPk.. 

PPrenak ulertzeko urrriaren 17ko Berriak ekarri zuen argazkia dut lagungarri. Argazkian euskararik ez dakien Basagoitik alderdiaren euskarazko eslogana erakusten du, baina berak ezin du irakurri ere egin alderantziz jarria daukalako! Argazkia, ezinbestean, PPren paradigma bihurtua dago ez PPk, ez Basagoitik asmatu baitute Euskadiko jendea ulertzen. 

PSOEn ere, baina, ez dago argitasun handiagorik. Trena galdu ote du Lopezek? Ez, ez du trenik galdu, bai zera! ETAren su-etenaren iragarpenean EEBBetan zihoan tren berean segitzen baitu oraindik ere, orain paisajista bihurtua.

Eta hemendik aurrera, zer? Dena galdua da?

Herritarrok, agian, bai baina PPk eta PSOEk ez dute ahaztua ETAren  mehatxuengatik kanpora joandakoek Euskal Herrian ere botoa emateko eskubidea izango dutela, bidean diren errolda-bihurketak legeztatu ondoren. Horretan dira orain kontuak..

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak