"Uda-kronika lasterra"

Erabiltzailearen aurpegia Markos Balentziaga 2012ko ira. 6a, 02:00

Udaren akabera-sentsazioa goritzen digu irailak...

... eta aurten areago, krisiaren zafraldiak egurtuta gauzkalako. Eta ingurua berotzen dihardoskun eguzkiak oroigarri gaiztoeneko zein xamurreneko gogorantziak ere galdatzen dizkigu. 

Erreskate dontsuarenak, Olinpiar Jokoak, hauteskundeak aurreratzea, Erresuma Batuko erreginak aginte-aulkian jarrita 60 urte betetzea edota Albako Duke andreak San Inazioren martxa, hasieraratik bukaeraraino euskaraz eta trabatu gabe, kantatu izana dira aurtengo udako kontu batzuk.

Albako Duke andreak San Inazioren martxa kantatu izanak irakurle txorrotxen bati, agian, adar-soinua ere ekarri dio belarrietara. 

Ez dabil guztiz oker irakurle belarri fin hori baina, kargua udazkenean laga bitartean, Euskadiko Legebiltzarburu den Arantza Quiroga andrea, PPkoa bezain Opusekoa bera, hiru urte eta erdian aginte-aulkian jarrita egon ondoren, ba ote da, euskaldunoi zor digun errespetua gogoan, beste horrenbestetarako gauza? Quirogak, urtero-urtero, 99.377 euroko soldata kobratzen du diru publikotik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak