"Panoramix-en kontsultara"

Erabiltzailearen aurpegia Markos Balentziaga 2012ko uzt. 5a, 17:00

Ardura-iturri baino ez dugun krisiari...

... gaurkoan, irribarrearen balkoitik begiratzea erabaki dut. 

Behin berriro ere Ana Mato Osasun ministroa dut berbabide. Ez dut inoiz entzun Mato medikua denik, baina isilik egotekoa ez dena badakit. Eta zer esan du oraingoan? Ba, honako hauxe: gaitz arinen sendabide bila farmaziara barik belardendara joatea daukagula. Ederki dakit askotan egiten dugula Matok esan duena baina, twitter erdik ―arrazoiz― egotzi dion moduan, ez da serioa ministro batek errezeta profesional hori eskaintzea.

Kasu praktiko batera etorriz, irakurle maite, beherakoa duzu  gaixotasun ligth horien artean. Ozpina erabiltzen da, jakina denez, beherakoa idortzeko. Eta ozpinik ozpinenak ere atertzen ez badizu behera behar demonioa? 

Inoiz egoera mutur horretan aurkituko bazina, agian, Asterixen eta Obelixen herrixkan botikazain duten Panoramixen edabeetakoren bat hartzea geratzen zaizu. Zein? Erabakia hartzeko jarri tronuan eta ikusi edo irakurri Asterixen eta Obelixen abenturak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak