Ekonomiatik hasi eta, begiz begi, bizimoduaren zirriztu orotara iristen zaigun kate bihurtua dugu.
Merkel andrea da dieta horren ama pontekoa. Merkelek, azapeko orria baino gehiago da eta, ofizinako lanaz gainera bere burua hedabideetan erakustea ere atsegin du.
Merkelek berak, baina, egiten ote du dieta hori? Esaterako, jogurt grekorik jaten du? "Jogurt grekoa? –erantzuten omen du– Nein!
Hobe xukrut-platerkada eder bat Bavariako ur apartsuz lagunduta!". Eta dietari buruz hartutako ardurak sortzen dio estresik-edo?
Bai, estutasun batzuk eragiten dizkio, bai.
Malenkoniaren iluntzeak edo depresioaren gauak perikardioa estutzen diotenean, Merkel andrea Parisera joaten da. Han maskotatxo bat dauka: Nico. Merkelek hari hustutzen dio barrua eta lasaitu egiten da; izan ere, Nico belarrittentte ponpoxo-ponpoxoa da. Gero pasieran eramaten du, kontu pottoloak esaten dizkio eta, ordainetan, maskotak dietista zorrotzari bihotzondo karratua indarberritu egiten dio.