"Aberatsen tribulazioak"

Erabiltzailearen aurpegia Markos Balentziaga 2012ko urt. 19a, 01:00

Mundu zabala oraindik Berlusconi ahaztu ezinik dabilenean...

... Europako Banku Zentralaren presidente Mario Draghi italiarrak hartu du Italiako politikari pikaro eta protagonistaren txanda.

Hara zer gertatu zaion Europako Bankuburuari  Erromako kaleetan. Joan den astean Draghi jauna pasieran ikusi zuten kaleetan zehar ezagunek, umeek, ostalariek, txurreroek, gaztaina-saltzaileek, kale-garbitzaileek, bideokamerek… eta den-denen gainetik begiratzen duen Jainkoaren begi bakar triangeluarrak; ez, baina, hantxe pare-parean eta erne-erne egon beharra zeukan soldatapeko udaltzainak!

Draghi Europako Bankuburu jauna, utilitario batean, sakelfonotik berbetan eta uhala lotu gabe harrapatu zuen argazkilari batek!
Orain, hedabideei esker, mundu osoak dauka pasiera horren berri. Gertatuak gertatu, trafiko-arauen haustura bikoitzak ez du eraginik izango Draghiren kontaduriatako batean ere: ez gidabaimenaren puntuetan, ez kontu korrontean.

Eta italiarrek zer diote auziaz? Askok, hauxe: "Gaixo, Mario! Behin irtengo paseatzera Erromako kaleetan zehar, bizkartzainik gabe eta utilitario batean, eta parte txarreko argazkilari bat fortunatu behar pare-parean! Aberatsen tribulazioek ez dute mugarik!”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak