Aurten Santa Lutziko feria adinako jakin-mina eragin dute Urdangarin herriko semearen nondik norako enpresarialek.
Gardentasuna, zuzentasuna… bai hitz si-la-ba-tsu-ak! Luzeegiak, aukeran, natural-natural ulertu eta praktikatzeko. Eta diruak, karguak eta tituluak tartean izanda… e-re-du-ga-rri-ta-su-na-re-na? Hori gehiegitxo da! Eta Zumarragako mutikoa, jakina, moztaka da euskaraz.
Bergaran bada Urdangarin Dukearen aittaitta zapatuko merkadillora galtzerdi-saltzera –markaren izenaz ere oroitzen da!– Zumarragatik nola joaten zen akordatzen denik, gogorantziarik ederrenaz. Zenbat bihurgune dituen bizitzak!
L. Arangurenek dio balio moralak ekonomikoen azpian maspiltzen direla sarri-sarri. Dukearen aitaginarreba den Espainiako erregeak ere horrela pentsatzen du? Ala “Hori da babalorea etxean duguna dihardotsa bere buruari, penaren penaz, nola laga du artobero halakoak bere burua harrapatzen”?