"Biharamuneko gogoetak"

Erabiltzailearen aurpegia Markos Balentziaga 2011ko aza. 21a, 16:42

Hona hemen gaurkoa moduko biharamunean gogoeta egiteko hiru hari-mutur.

1-Italiako gobernuburu izaniko Berlusconi. Nork ez  daki Berlusconik mazo-kirten baten sentsibilitatea duela jendeaz eta haien arazoez? Ba, Italiako gobernua urtetan kudeatu duen Berlusconik jende horrengandik jaso dituen  milioika botoei esker izan du ardura hori.

2-Hau ere markakoa da. Espainiako Konstituzioa aldatzeko une egokia eta jendartean kontsentsu ahalik zabalena izatea oinarri-oinarrizkoak zirela entzunak gara hamaikatan. Ba, mundu mundial oso-osoak daki konstituzio horren 2011ko iraileko aldaketa (estatu-defizita barne produktu gordinaren %3an mugatzea) –karikaturari ere berea aitorturik–, Alemaniako kantziler den Merkelek Zapaterori telefonoz ezarritako aldaketa dela. 

Eta azkenik, orain esne-bitsetan den Raxoirena ere aipatzekoa da. Raxoiren etsaiak fin-fin aritu dira kanpainan zehar PPk ez duela gobernu-programarik salatzen. Nola kudeatuko du –zioten– gobernu bat programarik gabe? Ba, PPri ere milioika botok eman diote aginte politikoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak