"Bake minez"

Erabiltzailearen aurpegia Markos Balentziaga 2011ko urr. 26a, 02:00

Joan den 17an Donostian eginiko Bake Konferentziaren oihartzunak ahulduz doaz.

Ondorioak, baina, luze iraungo duen esperantzan da euskal gizartea, nazioarteko adituen ahaleginari sustengua emanez Euskal

Herriko hamaika indar eta erakunde Aietera inguratu izanak erakusten duen moduan.

Madrilgo gobernu sozialistak ez zuen parte hartu; lehendakaria kanpoan zen; PSOE(PSE)koa den Egiguren, aldiz, Aieten zen, alderdiarekin oso kritiko, gainera. Eta hitzak hizpidea emanik, inork badaki zer arraiotan zen P. Lopez Ameriketan? PSOE, beraz, nahi ezean, baina nahitaezean zen Aiete gainean.

Sindikatuek, patronalak, indar politikoek  eta erakunde sozialek erakutsi nahi izan zuten egun nabarmen horretan (ere) bakearen aldeko mina.

Eta UPN, UPD edota PP?  Horiek ixkintxo egin zioten Konferentziari. Datorren hileko hauteskundeak irabazten baditu, PPk izango du agintea  Madrilen eta hilaren 17ko erabakietatik sorturiko ondorioak kudeatu beharra, baina PPko buru diren Basagoiti edota Pons modukoek betiko lepotik dute gorbata eta betiko lepotik, –hori da okerrena– burua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak