"Krisiaz, berriro ere"

Erabiltzailearen aurpegia Markos Balentziaga 2011ko ira. 28a, 02:00

Krisiak mila saihets gaizto ditu; Greziak, min etsia.

Zergak euliak baino ugariago, prezio guztiak izarretan eta milaka funtzionario kalean. Hala ere, Europa eta NDF gehiagoren eske dauzka. Hori da egoeraren zoroa!

Europan hauteskundeak non, agintedunak galduan han: Grezian bertan,  Erresuma Batuan, Finlandian, Danimarkan… Grezian, gainera, eskumak kontabilitate-tranpak egin zituen. Alemanian ere Merkel super-mandataria gero eta ahulago dago. Espainian Rubalcabak Raxoi aurrean  du inkestetan.

Egoera honetan, Islandiaren portaera da deigarria: bankuek eraman zuten estatua kiebrara eta estatuak, gobernua aldatuta, ez die bankuei erreskaterik ordaindu.  Nazioarteko auzitegietan dago kontua, dena dela. Hego Korean aginteak zazpi aurrezki kutxa sei hilabeterako itxi ditu mailegu garestiegiak emateagatik.

Euskadin, 2013ko martxoan izango dira hauteskunde autonomikoak. P. Lopezek ez du ezer esatekorik? Gustuko ez diren alderdiak legez kanporatzearen errezetak ez du parte txarreko krisi hau gainditzeko balio?  Krisia ezin da debekatu? Asko da ba!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak