Markos Balentziaga: "Kargu banaketaren azoka"

Erabiltzailearen aurpegia Markos Balentziaga 2011ko eka. 1a, 13:51

Hauteskunde-ondoko kargu-banaketaren jaia zabalik da eta ni ere horra noa.

Ez dut ahazten dena dela negoziagai eta, regateoa, lege bakarra. Lotsa etxean  gordeta noa.  

Eguen gauean dihardut idazten. Orain arte ez dut nik proposatzen dudanaren antzekorik irakurri ez entzun; kontrakorik, bai. Hauxe da nirea: zergatik ez dituzte negoziatzen EAJk, Bilduk, PSEk, NaBaik eta PSNk (eta EBk) Nafarroako Gobernua eta  Gizpuzkoa eta Arabako ahaldun nagusitzak eta Iruñea, Gasteiz eta Donostiako alkatetzak? Ondo dakit, bai, gatza eta piperra xehetasunetan daudela.

Era berean, badakit PSEk eta PSNk Madrilen bedeinkazioa behar dutela –Rouco monsinorearena ez, PSOErena– ezer erabakitzeko, baina PSOEren eta EAJren aginte-grina ere –horiena batez ere– ez da makala.

Ondorioak? UPN nafar agintegune nagusietatik kanpora eta, Araban, PP agintea beste batean eskuratzeko beroketak egiten lagatzea.

Jakinekoa da hau guztia bihurria dela, baina merkatuaren legerik ez du hausten. Eta, azokaren ertzeraino iritsita, PP noiz hasiko da Euskadin ere hauteskunde autonomikoak aurreratzea eskatzen?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak