Markos Balentziaga: "Jokoa ez da errenta"

Erabiltzailearen aurpegia Markos Balentziaga 2011ko mar. 29a, 02:00

Libia izeneko herrialdearen  mahai gainean urteetan zehar aritu dira jokoan.

Munduko eta Mediterraneoko jendarmea(k), zibilizazio-aliantzetan aditua, anfitrioia eta beste izan dira jokalari. Mahaiaren kanpoko aldean zerbitzariak, isil-isilik. 

Partida luzeak izan dituzte, kafe beltz eta ke ilun artean, petrolio –eta armamentu– jokoan, salerosketa garestien kasinoan. Aldian behin haserreren bat ere izan da: anfitrioiak jendez beteriko hegazkinen bat eraitsi du (Eskozian, esaterako) eta gonbidatuek, ordainetan, kasino ingurua bonbardatuz erantzun dute. Joko-harmoniak, dena dela,  iraun egin du.

Gaur Libia izeneko mahai-jokoaren inguruan, baina, ez da giro. Zer gertatu da? Huskeria bat: zerbitzariek kasinoko jaunari, xuxen-xuxenean, erretiroa hartzea exijitu diote! Ondorioz, jokalariak haserre dira elkarren artean. Gonbidatuek eta zerbitzariek kasinoduna gerizpetan ikusi nahi lukete Libiako eguzkiak kalterik egin ez diezaion.

Partida hasi berrian galtzekoak kasinoko jaunak ditu; ez da, baina, segurua, oraingoan ere, galtzailea nor izango den, jokoa ez baita errenta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak