Tramontana Frantziatik

Erabiltzailearen aurpegia Markos Balentziaga 2010ko aza. 25a, 15:54

Hilabete pasatxo da Frantziak presidente duen Nicolas Sarkozy migraziokumeak...

... ijitoen kontra jardun zuenetik Frantziaren grandeurra-ren alde.

Gero erretiro-planak sasoiz ez erretiratzeak erretirora eraman du François Fillon Lehen Ministroaren gobernu zaharra, Sarkozy bera berak nahi baino lehenago erretirora erretiratu beharrean izan ez dadin.

Eta Frantziako haize horren firfira ez da bidean bertan beheratu: Kataluniako PPko buru lanbrotsuetaraino iritsi da, Pirinioetan zehar, ideien argitasuna ere izozteko gauza den tramontana min bihurtuta.  

Haize hotzaren begian hotza eta hozkirria baino ez dira izaten baina, politikaren begipean, zer argitasun eskaini dio Sarkozy hungariar guraso aristokraten semeak Mediterraneoaren gerri multikulturala edertzen duen bueltari?
Hauxe: Katalunian PPko buru den Alicia Sanchez-Camacho, bideo batean, emigranteen (eta independentisten) kontrako ehiztari-jardunean ipintea.

Pase-sasoia izatea ote da PPren dibertimendu horren arrazoia? Bai ori(gi)nalak PPko (arta)buruak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak