Epelkeriaz

Erabiltzailearen aurpegia Maider Azkarraga-Urizar

Ingurura begiratu, eta ikur arrotzek ez digute minik ematen futbolaren izenean, zeren, noski, kirola ez da politika –igarri bedi ironia–; gustu, dantza, kantu eta idolo antzekoak ditu Arrasateko, Jaengo edo Reusko ume batek.

Erdara soilik darabilten ahoak kexu dira euskaran zero atera dutelako –nota altuegia, bide batez–; urteetako proiektua den Euskal Udalekuak epaitzeko zilegitasuna dute askok, jakin gabe ahoa ireki eta pikutara bidaltzen saiatzekoa –kostako zaizue–...

Nortasunaren homogeneizazioa sumatzen dut aspaldion, nahi gaituzten modukoak bihurtzen ari garela: epelak, isilak, iritzirik bakoak. Ez dakit zelan esan. Bakoitzak bere txikitik hasi behar dugu eragiten, komunitateak sortzen, trinkotzen, antolatzen… guri ez baitigute, batzuei EHUn sartzen lagundu dieten bezala, gurea dena berreskuratzen lagunduko. Handienek billeteekin ordaintzen dutena erasotan kobratzen dugu besteok.

Badugu lana irakasle, hezitzaile, bizilagun, guraso… gisa.  Datozenen erreferente garenon lana da euskal gizarte isil eta epel bat ez sortzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak