Memoria idorrei

Erabiltzailearen aurpegia Maider Azkarraga-Urizar 2025ko ira. 16a, 00:00

Ez dakit sekula heriori begietara begiratu diozun; gosez hiltzea zer den imajina dezakezun edo itxi ezin daitekeen zauririk izan duzun.

Egoera bizi arte ezin dugu hori imajinatu, ezin gara azalez aldatu; askotan besteen mina, mina baino gehiago, besteena baita.

Ausaz jaio gara leku eta garai honetan, eta argi izan dugu zein aldetan kokatuko ginatekeen gure iraganeko gertakarietan. Galdetu dugu nola izan zen posible, nora begira egon ote ziren. Baina historiak gure iraganetik besteen orainera egin du jauzi, eta guri memoria lehortu zaigu denbora horretan.

Baina momentu honetan, Palestinan, hildako aita besarkatzen duen umearen negarra entzun daiteke; besoetan, gosez, umea hil zaion amaren amorrua ukitu; ogi zati baten esperoan, buruan tiroa jo diotenaren injustizia igarri. 

Agian, biharkoei ere lehortuko zaie gomuta, hori gertatzen baita ureztatzen ez bada; idortu, erre eta hil egiten dela. Ez gaitzala lehorteak urik gabe harrapa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak