Enborrak eta ezpalak

Astelehen goiza, 07:15 inguru.

Autora bidera nindoan, sudurra izoztuta, eskuak poltsikoan, txamarra lodia goraino lotuta; autoko izotza kendu, eta 90 nerabe goierritarri eskolak ematera. Ulertu nezake askorentzat ez dela eguna hasteko modua.

Izan ere, nerabeak errebelde omen datoz, bai, baina esango nuke fama ezpal horien zurak izan beharko lukeela. Ezpalak moldatu egin baitaitezke, formaz aldatu, tolestu, puskatu eta ezpal txikiagoak sortu. Egur sendoa, aldiz, ezin da erraz moldatu; zurruna da, astuna, eta, moldatzeko ahalegina eginez gero, zerrautsez betetzen da ingurua.

Pertsonekin antzekoa gertatzen da: gazteak aldatzeko moduan daude, baina heldu asko ezin dira duten formatik atera; eta, saiatuz gero, ahotik ateratako zakarrez betetzen dizute ingurua. Astelehen goiz hartan, niri belarriak bete zizkidan bere autoa ateratzeko nireak traba egiten zion batek.

Lixa bat oparituko nioke enbor horri goxatzeko, moldatzen saia dadin, zerrautsa igande gauetan etxean bota dezan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak