Gizon batzuk nekatuta ei daude literatur esparrua emakumeekin konpartitzeaz, eta haien bidea okupatu dute zenbaitek. Izan ere, "feminismoaren modaren" izenean, emakume izanda errazagoa da irakurleak lortzea eta argitaratzea, horien esanetan. Hori gutxi ez, eta Agirrek berak jasandako bizipen batekin jarraitzen du: lehen liburua argitaratu ziotenean, emakumea eta gaztea izateagatik egin ote zuten galdetu zion norbaitek, horrelako argazkiak solapan ikustea guztiei gustatzen baitzaie.
Nahiko lukete hori esandakoek euskal eresigileen indarra izan, Bizenta Mogelen hitzaurreko umiltasuna eta gerokoen ausardia. Emakume idazleek duten prestigioa ez die inork inoiz oparitu, horretara iristeko bidea luzea izan baita. Jakintza eta aitortza falta zaigu; eta errespetua.