Kostatzen zaigu

Kostatzen zaigu eskertzea. Baina nago gehiago kostatzen zaigula eskertu daitekeenaz ohartzea. Asko eta asko gara herrigintzan gabiltzanak. Herria barrutik eraiki, margotu eta alaitu daitekeen konbentzimenduz.

Eta bortitza izan liteke hau horrela esatea; baina bizi garen eta bizi dugun herri honetan, batzuk badira lan honi nahikoa balio ematen ez diotenak edo paso egiten dutenak.

Sinetsidazue, ez da asko eskatzen duguna. "Eskerrik asko" batekin, bi hitzekin, txalo egitearekin, askotan, nahikoa da. 

Horrela esanda, ematen du, agian, behartuta egiten dugula, gogoz kontra. Gustu handiz egiten dugu egiten duguna. Ilusioz eta maitasunez. Eta hala ere, ezin duzue imajinatu esker oneko hitz batzuk nola estimatzen ditugun, nolako indarra ematen diguten, gauza gehiago egiteko eta aurrera jarraitzeko.

Horregatik, zeharka baldin bada ere, eskerrak eman nahi dizkiet herriko trikitilari, pandero-jole, bertsolari, txalapartari, albokari, gaitero, txistulari eta dantzariei. 

Herritar guztien txaloak jaso gabe ere, indar berberarekin, aurrera jarraitzearren. 

Gazte Asanbladako kideei, antolatutako ekintzetan, askotan, jende askorik ez agertu arren, gazteontzako ekintzak antolatzen jarraitzeagatik. Eta nola ez, jai eta txosna batzordekoei, bertako norbanako eta bertan aritzen diren eragile guztiei; jaiak ospatzea posible izan dadin sukaldeko lanean aritzen direlako, jaietan ere herritarrok geure senti dezakegun eremu aske bat izan dezagun gozatzeko, libre izateko. Eta mila esker lerrootan kabitu ez zaretenoi ere.

Esango nuke sentitzen dudala inori gogorregi suertatu bazaio irakurri duena, baina barkamena merkeegi saltzen den garaiotan, pozik nengoke guztiok pare bat buelta emango bagenizkio gaiari. Inor beharrezkoa ez den arren, denok baitugu zerbait eskaintzeko!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak