Aluak aluen menpe

Oraingo honetan, gure aluak aluen menpe daudela ematen du.

Gauza kuriosoa, gure barnean gertatzen denarekin betaurrekodun gizon batek erabakiko du zer egin. 

Gure gorputzaren jabe izango balitz bezala, gure barnean gertatzen dena kontrolatu eta, gertatzen dena gertatuta ere, duzun adina izanda ere, bere legea betetzera behartuta egongo bagina bezala.

Gobernu matxista, frankista, elizkoia eta patriarkala. 

Hauek dira gobernua definitzen duten hitzak. 

Zuek erabaki behar al duzue ba nahi gabeko haurdunaldi baten aurrean zer egin behar dugun? 

Zuen esanetan, haurdunaldiarekin aurrera jarraitu.

A bai, horixe; eta zuek ordainduko dituzue horien mantentzea? 

Ezinduak direnen kasuan, botikez, mediku kontsultez, behar duten atentzio guztiaz, zuek egingo al zarete kargu? 

A, ez, noski, ez dago dirurik horretarako, baina itxura denez, gure eskubideak zapaltzeko gogoa bai. 

Baina, hala ere, nik haurrik ez badut nahi, nahi dudana egingo dut eta punto. 

Nire sabela, alua, bagina, ume-tokia eta gorputz osoa nirea delako, nirea bakarrik, eta munduan ez dago inor horiekin zer egin behar dudan esango didanik.

Nahi duten guztia esan eta inposatuko digute, bai, baina jakin, historia gizonen esku egon bada ere, iraultzarik izango bada, iraultza hau feminista izango dela, etorkizuna feminista izango dela. 

Inor ez baita gure gorputzean gertatzen denaren jabe. 

Egon ziur iraultza hau irabazi egingo dugula, zuek ikusi eta izan nahi ez duzuen berdintasuna izango dugula, eta egun horretan, gure abortuen odoletan itoko zaretela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak