Erramu Z(tx)apatua

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Azkarateaskasua 2016ko api. 15a, 09:45

8 urtez lagun koadrila batek antolatu eta herriko eragile desberdinekin aurrera eramandako herri bazkariak goitik behera aldatu du Bergarako Erramu Zapatu eguna.

Feria eguna hogeita lau orduko jaia da orain eta herri-bazkaria antolatzeko modua eredu parte-hartzaile bat. 

Ziklo berrian, Txapa Irratikook hartu dugu erreleboa bazkariaren antolaketan eta gu ere ez gara bakarrik ibili. Bidelagun izan ditugun Bergarako Udalari eta Xaxau konpartsari esker mila. Ezin ahaztu eguraldiak gelditu ez zituen trikitilari eta txaranga koadrila nekaezinak, zein burruntzi sukaldariak. Eskerrik asko ere bertako merkatariei: Konde eta Mizpildi okindegiak; Bixain harategia; Mertxe urdaitegia; Larrañaga, Raizabal eta Mujika gozotegiak; Miner ardoak; LarreGain sagardotegia; frontoiko taberna eta Harreman denda.

Estimatua etorritako guztiek sortutako giro itzela, sarrerarik gabe geratu zirenen ulermena eta jasotzen lagundu zutenen elkartasuna. Bukatzeko, bereziki eskertu nahi diegu trantsizioan emandako sostengua aurreko antolatzaile horiei eta zerbitzatzen lagundu gintuzten txapalagun guztiei. Hurrengo urtera arte txapairratia.org-en eta FMko 97.20an entzungo dugu elkar. Biba zuek eta biba Erramu Z(tx)apatua!

----------

Mikel Azkarateaskasua

(Txapa Irratiko kolektiboaren izenean)

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak