Bergara saskibaloi taldea bigarren, abilezia jokoan

Erabiltzailearen aurpegia Matx

Kirol kluben denboraldi gehienak amaituta badaude ere, Matx desafioaren hirugarren faseari hainbat jardunaldi gelditzen zaizkio oraindik. Eta astetik astera, sailkapenak estutzen ari dira. Esaterako, asteon protagonista izan den Bergara saskibaloiko lagunek lan bikaina egin dute. Abilezia jokoan, lider dagoen Toloboleiren marka berdinduz, bigarren postuan kokatu baitira sailkapenean.

Azkoititik Bergarara mugitu da kirol kluben arteko Matx desafioa. Pasa den astean Anaitasunako futbolarien lana ikusi ostean, oraingoan, Bergarako senior mailako saskibaloi taldeko gizonen txanda izan da. Galdetegi azkarrean, bakarra asmatu dute. Abilezia jokoan berriz, lau saskiratze lortuta, bigarren postua hartu dute sailkapenean. Galdera kateatuetan azkenik, espero gabeko galderak egin dizkiote elkarri. Bideo guztiak matx.eus sare sozialean ikus daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak