Gustura ibili dira Anaitasunako futbolariak Matx desafioan

Erabiltzailearen aurpegia Matx 2025eko ekainaren 13a

Azkoitiko Anaitasuna futbol taldeko neskak ere animatu dira kirol kluben arteko Matx desafioan parte hartzera. Elgoibarko Modelos Moldeberri saskibaloi taldeak emandako testigua hartu eta gainontzeko talde guztiek bezala, jolas eta erronka ezberdinetan murgilduta gustura ibili dira asteon.

Emaitzak bigarren maila batean utzita, ondo pasatzeko eta taldekideen artean bestelako erronkak egiteko baliatzen dute Matx desafioa bertan izena ematen duten taldeek. Hain zuzen ere, horixe izan da aste honetan ikusi duguna. Azkoitiako Anaitasuna futbol taldeko neskek, momentu dibertigarri asko utzi baitizkigute. Galdetegi azkarrean, bakarra asmatu dute. Abilezia jokoan berriz, bi puntu lortu dituzte. Sailkapen batean zein bestean, sailkapeneko atzealdean kokatu dira. Galdera kateatuetan azkenik, galdera benetan konprometituak eta dibertigarriak egin dizkiote elkarri.

Bideo guztiak matx.eus sare sozialean ikus daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak