Galdetegi azkarreko lidertzan jarri da Urnieta K.E.

Erabiltzailearen aurpegia Matx

Indar handiz sartu dira Urnieta K.E. futbolariak kirol kluben arteko Matx desafiora. Galdetegi azkarrean orain arteko markarik onenarekin, sailkapeneko lidertzan jarri baitira. Asteburuan gainera, kopako finala jokatuko dute.

Kopako finala buruan dutela aritu dira asteon Urnieta futbol taldeko neskak Matx desafioan. Seniorren Gorengo mailako taldea izan da sare sozialaren erronkan aritu dena eta, orokorrean, maila oso ona erakutsi dute planteatu zaizkien joko guztietan.

Galdetegi azkarrean hiru punturekin, sailkapeneko lehen postuan jarri dira. Abilezia jokoan berriz, bi puntu eskuratuta, Tolosarren atzetik kokatu dira. Eta galdera kateatuetan, garbi gelditu da kopako finala burutik kendu ezinean dabiltzala. 

Bideo guztiak matx.eus sare sozialean ikus daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak