Soraluzeko futbolari gazteak ere animatu dira Matx desafiora

Erabiltzailearen aurpegia Matx

Anaia handiaren bideari jarraituz, gazte mailako Soraluzeko futbolariak ere animatu dira Matx desafioan parte hartzera. Tolobolei taldeko ordezkariei erreleboa hartu diete eta sare sozialak planteatutako hiru jolasetan ondo aritu badira ere, momentuz, bigarren postuarekin konformatu beharko dute plaentxiarrek.

Kirol kluben desafioko hirugarren fasean sartu da Soraluze FT. Konkretuki gazte mailako taldea da sare sozialaren erronkan aritu dena eta lehen fasean, senior mailako taldeak egin bezala, gustura aritu dira planteatu zaizkien joko guztietan.

Galdetegi azkarrean bi puntu soilik lortuta, tolosarrekin berdinduta, baina bigarren postuan kokatu dira. Abilezia jokoan berriz, puntu bakarra erdietsi dutenez, Tolosarren atzetik daude sailkapen nagusian.

Bideo guztiak matx.eus sare sozialean ikus daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak