Soraluzeko palariak eta TAKE Tolosako saskibaloi jokalariak garaile, kirol kluben desafioko bigarren fasean

Erabiltzailearen aurpegia Matx 2025ko mai. 2a, 12:00

Amaitu da kirol kluben arteko Matx desafioaren bigarren fasea. Bederatzi jardunaldi jokatu ostean Soraluzeko palariak eta TAKE saskibaloi taldeko mutilak izan dira onenak. Plaentxiarrak galdetegi azkarra irabazi dute eta abilezia jokoan berriz, puntuaziorik altuena tolosarrek lortu dute. Datorren astean hasiko da desafioaren hirugarren fasea.

Gipuzkoako bederatzi talde animatu dira Matx-en desafioen bigarren fasera. Otsailaren 18an eman zitzaion hasiera ligaxkari eta pasa den astera bitartean, lurraldeko klub ezberdinen arteko pike polita eskaini du tokiko kirolaren sare sozialak planteaturiko erronka bereziak. Hala nola, saskibaloi klubak, futbolekoak, pilotakoak, eskubaloikoak eta areto futbolekoak elkarren artean lehiatu dira.

Kirol mota gutxienekoa izanik, kirol kulturari, euskarari, geografiari edo euskal hiztegiari buruzko galdetegi azkar bat erantzun behar izan dute guztiek. Era berean, zailtasun maila antzekoa zeukan abilezia joko bat ere planteatu zaie. Azkenik, jokoetan parte hartu dutenek, umorez betetako galdera kateatuak luzatu dizkiote elkarri.

Soraluze eta TAKE onenak

Emaitza gutxienekoa bada ere, galdetegi azkarrak eta abilezia jokoak sailkapena izan dute. Eta bederatzi jardunaldiak amaituta, Soraluzeko palariak eta TAKE Tolosako saskibaloi jokalariak izan dira maila altuena erakutsi dutenak. Plaentxiarrak galdera guztiak asmatu dituen talde bakarra izan da. Abilezia jokoan berriz, TAKE Tolosako senior mutilen taldea izan da bost punturekin, maila onena erakutsi duena. Gogoratu, lehen fasean, Azkoitia eta Azpeitiko Iraurgi ISB saskibaloi klubeko senior nesken taldeak eraman zituela bi sailkapenak.

Jolastuz, komunitatea sortu

Sailkapenez harago, tokiko kirol klub ezberdinen arteko komunitatea josteko helburuz jarri zen martxan iaz, kirol kluben Matx desafioa. Dagoeneko 17 taldek esku hartu dute jokoetan eta beste bederatzi klub ikusiko ditugu, gutxienez, datorren astean hasiko den hirugarren fasean.

Desafio hauetan lehiatu nahi duen klub edo taldeak aukera izango du joko dibertigarri hauetan aritzeko. Horretarako sare sozialean izena eman eta email bat bidali beharko du matx@matx.eus helbidera erronkan sartu nahi duela adieraziz. Eduki guztiak matx.eus sare sozialean ikus daitezke, @matxerredakzioa profilean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak