Gipuzkoako eskualde berri bateko ordezkaria sartu da asteon Matx desafioen erronka berezian. Bigarren fasea amaitzeko jardunaldi bakarraren faltan, Leizaran eskubaloi klubeko senior mutilen abilezia eta jakintza nolakoa den ikusteko aukera eskaini digu zortzigarren jardunaldiak. Galdetegi azkarrean eta abilezia jokoan puntu bakarra lortuta, sailkapeneko azkenak dira andoaindarrak.
Gogoratu, astero lurraldeko talde berri bat sartuko dela desafioan. Asteartetan galdetegi azkarra, asteazkenetan abilezia jokoa eta ostegunetan galdera kateatuak erakusten dira. Joko guztiak matx.eus sare sozialean ikus daitezke. Nor izango da bigarren faseko azken gonbidatua?