Pulpo taldekoak hirugarren, galdetegi azkarrean

Erabiltzailearen aurpegia Matx 2025ko mar. 21a, 12:00

Kirol kluben Matx desafioaren bosgarren jardunaldia Gipuzkoako kostan burutu da. Elgoibar futbol taldeko neskek, Pulpo eskubaloi klubeko ordezkariei pasa baitiete testigua aste honetan.

Gainontzeko taldeek bezala, Matx-ek proposatutako hiru jolasetan murgilduta ibili dira Pulpo eskubaloi taldeko senior gizonezkoak. Galdetegi azkarrean bi puntu lortuta, sailkapeneko hirugarren postuan kokatu dira. Abilezia jokoan berriz, konpetentzia handiagoa bilatu dute. Izan ere, begiak estalita langa birritan jotzea lortu badute ere, momentuz, joko horretako azken sailkatua da talde zumaiarra.

Gogoratu, astero lurraldeko talde berri bat sartuko dela desafioan. Asteartetan galdetegi azkarra, asteazkenetan abilezia jokoa eta ostegunetan galdera kateatuak erakusten dira. Joko guztiak Matx sare sozialean ikus daitezke. Nor izango da hurrena?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak