Aloña Mendiko ordezkariak Matx desafiora batu dira

Erabiltzailearen aurpegia Matx 2025ko mar. 8a, 12:00

Amaitu da kirol kluben Matx desafioko hirugarren jardunaldia. Lehen bi asteetan TAKE Tolosa saskibaloiko ordezkariak eta Soraluzeko palarien lana ikusi ostean, Aloña Mendi senior nesken eskubaloi taldeko lagunen txanda iritsi da. Abilezia jokoan bigarren postua hartu dute txantxikuarrek.

Talde berri bat batu da asteon kirol kluben Matx desafiora. Kasu honetan, Aloña Mendiko senior nesken taldea izan da erronka berezi hauetan murgildu dena. Saskibaloiko eta palako kirolariak ikusi ostean, oraingo honetan, eskubaloi talde bat izan da protagonismoa hartu duena. Galdetegi azkarrean galdera bakarra asmatu dute. Abilezia jokoan berriz, hobeto moldatu dira oñatiarrak. Bi puntu lortuta, TAKE Tolosaren atzetik kokatu baitira sailkapen nagusian.

Gogoratu, astero lurraldeko talde berri bat sartuko dela desafioan. Asteartetan galdetegi azkarra, asteazkenetan abilezia jokoa eta ostegunetan galdera kateatuak erakusten dira. Joko guztiak Matx sare sozialean ikus daitezke. Nor izango da hurrena?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak