Soraluzeko palariak indartsu sartu dira Matx desafioan

Erabiltzailearen aurpegia Matx 2025ko ots. 28a, 12:00

Pasa den astean eman zitzaion hasiera Matx-ek kirol klubekin egiten duen desafioaren bigarren faseari. TAKE Tolosakoen debuta ikusi ostean, Soraluzeko palariak izan dira bigarren jardunaldian erronkara batu direnak. Galdetegi azkarrean lidertza hartu dute plaentxiarrek.

Indartsu sartu dira Soraluzeko palariak kirol kluben arteko Matx desafioan. Galdetegi azkarrean planteatu zaizkien galdera guztiak asmatuta, lider sendo jarri baitira sailkapen orokorrean. Abilezia jokoan berriz, bi puntu lortuta, tolosarren atzetik kokatu dira.

Gogoratu, astero lurraldeko talde berri bat sartuko dela desafioan. Asteartetan galdetegi azkarra, asteazkenetan abilezia jokoa eta ostegunetan galdera kateatuak erakusten dira. Joko guztiak matx.eus sare sozialean ikus daitezke. Nor izango da hurrena?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak