Lorentzo eta Katalina billarrean jokatzen

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Arroiabe Idigoras 2026ko maiatzaren 12a

Aurreko astean irakurri nuen apirilaren 30a eta abuztuaren 12a ispilu egunak direla.

Eguzkiak zeruan ibilbide berbera egiten duelako esaten zaio horrela. Eta garrantzitsua al da, ba? Zergatik agertu zen albiste hori prentsan? Ba, abuztuaren 12an gertaera berezi bat ikusteko aukera izango dugulako: eguzki eklipse totala. Eta apirilaren 30ak aukera eman digu eguzkia non egongo den ikusteko.

Eklipse-turismoa aspaldiko kontua da. Abadia bera ere ibili izan zen munduan zehar behaketa astronomikoak egiten. 2026korako, toki egokienetako ostatuak aspalditik erreserbatuta daude.

Aretxabaletatik bertatik ere ikusi ahal izango da eklipse osoa, haren itzalak egingo duen ibilbidearen mugan baitago. Arratsaldez izango denez, mendebaldera begiratu beharko dugu eta gauden zulotik gora egin beharko dugu, mendiek ikuspegia estali ez diezaguten. Esate baterako, Urkulu aldetik Untzilla aldera begiratu beharko da.

Eklipse partziala zazpi eta erditan hasiko bada ere, eklipse totala 20:27:35ean hasiko da eta 30 segundo iraungo du. Ea eguraldiak ez digun gertaera zapuzten...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak