Hamaika ikusteko

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Arroiabe Idigoras 2025eko abenduaren 10a

Joan den udan, hendaiar bat gaixo zegoela-eta medikutara joan zen.

Medikuak aztertu, eta Afrikatik noiz itzulia zen galdetu zion. Gaixoak esan zion ez zela inoiz Afrikan izan. Nola da posible urrunekoa den gaixotasun bat hartzea, bertatik atera gabe? Irunen erosketak egiten ari zela eltxo-tigreak ziztatu zuela jakin zen. 

Eltxo-tigrea espezie inbaditzaile bat da, liztor asiarra edota Hegoafrikan jatorria duen geranio-tximeleta bezala. Landareetan, panpa-lezka da ezagunena. Azkar hedatzeko gaitasuna izaten dute gehienek, eta alarma gorria piztu zen.

Gizakiak nahi gabe edo nahita eramanda animaliek eta landareek kontinente arteko bidaiak egitea aspaldiko kontua da, XV. mendean hasi zen Esplorazio handien aroan. 

Aurretik ere arazo larriak sortu izan dituzte, gogoratu Filoxera, baina orain baldintzak aldatu egin dira. Klima aldaketaren ondorioz haientzako egokiak diren baldintzak aurkitzen dituzte bertan, eta berehala egokitu eta egonkortzen dira. Hamaika ikusteko jaio gara eta hamaika ikusteko biziko gara oraindik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak