Jakintza galdua?

Hezkuntza iraultza betean sartuta dago, digitalizazioa dela, konpetentziak, ikas-egoerak...

Eskola publikoan eremuak sortzen ari gara DBHn, eta proiektuak edo erronkak eraikitzeari ekin diogu.

Gure eskolan ere horretan ari gara, eta, kostakoak izanik, gure itsasertzean bizi diren arrainak aztertu, marraztu eta Txikipediarako artikuluak egin ditugu. Donostiako Aquariumarekin elkarlanean aritu gara eta proiektuaren amaiera Aquariumera bisita eginez eta marrazkiekin erakusketa osatuz amaitu dugu.

Ikasleek asko ikasi dute, eta, haientzako arrainen izenak bitxiak baziren ere, aitona-amonek ohikotasunean erabiltzen zituzten.

Eta horrek zer pentsatua eman dit. Aretxabaletako haur eta gazteek zenbat txori edo landare izen ezagutzen dituzte? Helduok ere gutxi, tamalez.

Aitona-amonen jakintzaren transmisioa egin ezean, altxor handi hori galdu egingo da. Sor ditzagun ikas-egoerak aitona-amonak eta haurrak elkartuz eta baserri eremua ikasgelan sartuz edo ikasleak aldapan gora eramanez. Asko ikasiko dugu eta dibertigarria izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak