Korrika ispilu

Aurten ere Korrikak jende ugari mobilizatu du Aretxabaletan eta oso emozionantea izan da. Ez dakit euskara salbatzeko nahikoa izango den, ez dakit kaleko erabileran igoerarik igarriko den, baina argazkia oso polita izan da.

Gure hizkuntzak –eta kultura– bizirik segi dezan nahi badugu, ezkerreko balioetatik egin beharko dugu tira, eta ezkerrak duen balio handiena elkarlana eta elkar-zaintza da. Korrika ere horren erakusle izan da; ez dio axola nork eraman duen lekukoa, garrantzitsuena da Aretxabaletan egin dituen bi kilometro eskasetan hogei pertsonaren artean elkarlanean egin duela aurrera Korrikaren karabanak.

Hogei pertsona horien artean aniztasuna izan da nagusi; dela adina, generoa, lanbidea, jatorria.... Argi dago haurrak aniztasunean heztea dela etorkizun bidezkoago baten oinarria. Era berean, gure kulturak aurrera egin dezan, kanpotik datorrenari gure mundu ikuskera transmititu behar diogu, baina kontuz, berea gutxietsi gabe, galduarazi gabe eta, ahal dela, iritsi zaizkigun kultura berri horietatik guk ere ikasiz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak