Geologia albiste

Aspaldian, La Palmako sumendia albiste bihurtu da. Telebista gehienek etxe barik gelditu direnen tragedia erakusten diguten bitartean, TV Canariasek infografia edukatibo ikusgarriak zabaldu ditu. Eskolan erabili ditugu, ezin aukera galdu. Ai, gure lurraldearen historia geologikoa irakasteko ere holako materialik bagenu...

Bai, badakit, Euskal Herrian ez dago sumendia bezalako gauza espektakularrik... Bueno, aspaldi izan genuen. 100 milioi urte dela itsaso azpian sumendia egon zen gaur egungo Eibar eta Soraluze inguruan. Ondo ikusten dira orduko pillow labak. Aretxabaleta dagoen lurraldea ere ur azpian zegoen garai hartan eta uretan bizi ziren animalien oskolak itsaso hondoan pilatuz joan ziren milioika urtetan zehar, kareharrizko geruza erraldoiak sortuz. Ondoren, Iberiako plakak Europakoarekin txoke egin eta itsaso hondoan zegoen guztia altxatu zen. Kurtzebarrin mila metrotik gora ikusten dira mila metroko sakoneran sorturiko geruzak. Geruza horien arrakaletan bizi gara gu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak