Leihoak

Mantso zihoan denbora niretzat, leihoan jarrita euriari begira, eta jendeak zion: mutil horrek amets bat bakarrik dauka…

Pantailek burmuinari kalte egiten ziotela esaten genuen, baina leiho horiek ireki behar izan ditugu gizarteak aurrera egingo bazuen, behintzat. Ostegun eguerdia zen ikasleak etxera bidali genituenean. Hogeita-piku urtetan erabilitako irakaste metodoak bazterrean utzi eta egun bakarrean telelanerako urratsa egin genuen. Meet, Jitsi… Izen berriak. Irakasleok gure etxeko leihoa ireki dugu parez pare eta ikasle guztiak sartu zaizkigu.

Kuadrillako poteoak ere bide bera jarraitu du, leiho birtualetan, zerbeza eskuetan egon gara ostiralero. Itxialdiak Aretxabaletatik kanpo harrapatu nau eta leiho bati esker AZ Gaubelakoen juergak jarraitu izan ditut.

Izan dira leiho gaiztoak ere, zelatarienak eta salatarienak. Izan dira komunikazioa ahalbidetu duten leihoak ere, euskal txiolandia, tokiko komunikabideak... Eta ezin ahaztu kulturgileek musu-truk eskaini dizkiguten emanaldiak; benetan maite zaituztegu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak