Sinbolo baten bila

Aspaldixen Whatsappeko perfiletan senyerak eta wiphalak ikusten dittut. Beste kultura zapaldu batzui elkartasuna adierazteko modu politta da.

Geure sinbolua zein ote dan hausnarrien hasi naz eta ez dakit zein aukerau: lauburua, ikurriña, maindiria…

Abenduan 3a dator eta "euskeria ei da euskaldun egitten gaittuna", baña nola marrazten da hizkuntza bat? Txantxangorri batekin? Animalixak sarrittan erabili izen die naziño baten baloriak adierazteko. Frantsesek oilar harro bat dauke, españolek zezen indartsu bat. Guk… guk ardi latxa.

Eta atxabaltarroi zerk errepresentetan gaittu? Haretx hostua sarrittan erabili izen dou, herrixen haretx askoik ez badaukou be… Zalantza barik, berba batzuk badaz geuregeuriak dienak eta hor daukou Urkulu, eta Kurtzebarri, eta UDA…

Ez dakit, ba, esango nauke ez dala samurra sinbolo on bat aukeratzia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak