Gaur egungo gazterixia

Helduok gaur egungo gazteez hitz egiten dugunean alderdi txarrak nabarmentzen ditugu, botilatzarra dela, edo lokaletan ateratzen duten zarata, drogak… Nire lanari esker gazte ugari ezagutzen ditut beren helburuak betetzeko gogor lan egiten dutenak eta elkartasunezko ekintzetan aktiboki parte hartzen dutenak.

Andonik, Karlosek, Verok, Beñatek… musika taldeak osatu dituzte. Anne munduko errugbi txapelketan jokatzekoa da eta Maider Europako txapeldunordea izan da karatean. Amaiak eta Ikerrek kazetaritza ikerketan dihardute, Iraitz zinegotzia da… 

Isa Greziako Idomenin egon da errefuxiatuekin, Ane Saharako kanpalekutan, Mariamek haur ijitoekin egin du lan, Aniak Aspacerekin, Eneritzek Atzegirekin, Leirek hezur-muin emaileekin eta literatura blog bat ere badu… Asko dira kirol taldeetan entrenatzaile ari direnak edo euskara eta kultur elkartetan ari direnak.

Adibide batzuk baino ez dira. Honen aurrean, telebistak Gu ta gutarrak bultzatzen du gazteen erreferentzia bakar izan dadin, beraientzat eta guretzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak