Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikuslien artien %1,9xak ikusten ei dau gure telebista publiko maittia. Bat koma bederatzi! Asteburu horretan bertan ETB1ek zapatu gaberako antolatu zauen programaziñua hauxe izen zan: San Josetako trikiti jaialdia eta honen ostien erromeria Lasturren. Jaso deixela eskua hau ikusten egon zanak.
ETB1en oingo irudixa hauxe da, egixa esan, txapela, trikitixa eta pelota partiduak, itxura ezin euskaldunaua, XX. mende hasierakua esango nauke nik, baña bihotza vascoa dauko, ez daittezela lagunak hasarretu.
Euskal Herriaren euskalduntze berantiarraren teoria asmatu dau, saskibaloi talde españolen partiduak emuten ibilli da urtian ziher, Gaur Egunen samurrau botatzen dittu Jaeneko pasadizuak Baionakuak baño, eta gure gaztiak asimilatzeko Gu ta gutarrak sortu dau.
Segi hola, ETB, euskal gizartia Telecincotzen… %0ko audientzia lortu arte.