"Es que no se integran"

Sorpresaz etorri jat orainguan artikulua idazteko sasoia, eta hainbat gai euki dittut buruan bueltaka.

Hasieran indar haundixa hartu zauen Gipuzkoako botere faktikuen inguruan idaztiak; PNVian jostailu karuak, ADEGIren orgasmuak, Diario Vascon maskara dantzak... Baina hurrengo baterako utziko dot gaixa eta aspaldixen kezkatzen nauen beste bati ekingo dotzat. Jendartian inmigraziñuan inguruko iritzixak euki dauen bilakaera kuriosua.

Izan be, benetako jarrera aldrebesa daukogu etorkinekiko. Bereziki harrigarrixak egitten jat euren jatorrixa (edo euren gurasuena) ahaztu eta Marotozale bihurtu dien horreik. “Es que no se integran”, esaten daue 50 urtetan Aretxabaletan bizi eta “eskerrik asko” esaten ikasi ez dauienek. Eta nola dien gauzak, Aylan ume gaixua itsasertzian ikusitta Siriako gerratik ihesi datozenekiko bihotza xamurtu jake Melillako igerilarixei pelotak botatzia txarto hartu ez zauienei. Pentsakera aldaketian zantzuak ote? Bildur naz azalan koloria ez ote dan jarrera anbiguoak sortzen dittuna.

Hezkuntzan nazionalidade ugarittako ikasliekin lan egitteko aukera zoragarrixa daukogu eta benetan da aberasgarrixa gure hizkuntza eta ohitturak erakustiaz gain euren kulturan barneratzeko tartiak bilatzia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak