Esan neike leku batzuk ezauketan dittudala, baina askoz gehixau diela ezautzeke dauzkatenak. Baina leku danek ez dotzue marka bera uzten, batzuk betirako gelditzen jatzu buru-bihotzetan gordeta. Horreittako bat Nepal da.
Bi aste eskas egin genittun bertan eta hasiera baten Indiarako biajian osagarri izetekua zana India bera baino askoz erakargarrixagua pentsau jakun. Ez ginen mendixak igotzera fan, ez eta GKE baten bidez behartsuak laguntzera be, turista hutsak baino ez ginen izan. Hala eta be, herri hartaz maitemindduta itzuli ginen.
Jentia pobria bazan be, euren aurpegixetan gurkhen harrotasuna igarten zan. Kalian be protesta, greba eta istiluak bizi izan genittun, injustiziei aurre egitteko nortasun bizixa. Eta aldi berian erlijiño desberdinetako tenpluak alkarren onduan ikustiak herri oso tolerantia dala erakutsi euskun. Eta umiak, umien aurpegi alaixak, umien jostailu gabeko jolasak...
Bapatian lurrikara itzela izan da bertan, milaka hildako egon die eta eraikin ederrak jausi die. Baina Nepal gurkhen herrixa da. Aurrez be euki dittue halakuak eta orainguan be aurrera egingo daue. Besarkada haundi bat! Namaste!