Futbolian

Txikitatik gustau izen jako futbola. Bere idolua Leo Messi da.

Baiña ez da oso abilla; ez, behintzat, bere lagun miña bestekua. Harek be Messi maitte dau eta familixan diruz hobeto dabitzenez Bartzelonaren kamisetia erueten dau auzokuek futbol partidak jokatzen dittuenian.

Euren partidatan ez dittue FIFAren arauak zehatz-mehatz beteten. Zelaixa harriz beteta dauen hondartza da eta ez da lau-laua. Jolasteko eremuak ez dauko mugarik eta atiak jokalarien jertsiak die. Baloia goittik sartzen bada ez da gola, "Altaaaaa!" da.

Gaur Bartzelona-Manchester jokatzen dabitz, baiña Mundialeko finaleko Alemania-Argentina be izen zeikien; izen be, Messirena da izena daukon kamiseta bakarra. Hamar miñutu daroie jolasien eta ondio ez die gai izen gola sartzeko. Halako baten, hegalekuak erdiratu eta Messik baloia jo dauenien txistu bat entzun da eta ostien burrundara itzela. Ez, ez da arbitrua izen txistu egin dauena, holakorik be ez dauke hemen, israeldarren misil bat izen da. Kostaldien auen gerraontzi batek bieldu dau. Lau hil die.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak