Belaunaldietan zehar errezeta eta ohitura ugari transmititu izan ohi dira etxeetako sukaldeetan. Bestalde, gure bizitzako lehen urteetan ezinbesteko izan dira gure amak eta amonak emandako esnea eta irakatsitako elikadura pautak. Betiko oroigarri bezala geldituko dira gure barnean.
Gaur egun badirudi denbora falta dugula eta garrantzia gutxi ematen diogula transmisio horri. Internetek, aldizkariek eta liburu magikoek gure arbasoek esandakoa baino balio handiagoa dute ala?
Ama eta amonekin elikadura kontuez hitz egitea denbora inbertsioa dela esango nuke. Elikadura bizitzaren ardatzetako bat eta baita osasunaren giltza bat ere. Eta sukaldeko kontuak jakintza, ilusio, mimo eta esperientziaz hobetzen dira. Gainera, gaurko teknika berriekin egokitu dezakegu prestatzeko goiz osoa behar dituzten errezetak. Asko zor diet nik nire aurrekoei. Nola gozatu dudan txirlekin egindako arrozaz, egurrezko labean egindako oilasko erreaz, larunbatetan jaten nituen txipiroiez edo etxeko arrautzez egindako flanaz. Baina a zer pena dudan gehiago galdetu ez izanaz. Aukera baduzu goza ezazu!
Eskerrik asko ama eta amamak! Zuen lana eta ezagutza gure etorkizuna da-eta!