Udaberri on!

Erabiltzailearen aurpegia Maialen Arrazola 2014ko mai. 13a, 12:00

Udaberria iritsi zaigu. Eta dagoeneko hasi gara jertse potolo, txamarra eta artilezko galtzerdiak kentzen.

Gure burua biluziago ikusten dugu eta, beharbada, norbere gorputzaren kontzienteago sentitzen gara.

Zelai eta zuhaitzetako loreak bezala ageri dira alde guztietan gure gorputza lirain izateko errezetak baina miraririk ba da ala? Dudaren bat baduzue, honako loturan informazioa aurkitzeko aukera izango duzue: http://www.fen.org.es/imgpublicaciones/181120093354.pdf.

Garai honetan produktu dezente azalduz dioaz geurean. Letxugak, esparragoak, orburuak, baba handiak, patata berria, gereziak, antxoak… Goxoak eta bertakoak. Hau baino freskoagorik eta kalitate hobeagorik ba al dago ba? Dasta itzazue eta gustukoak izango dituzue, seguru!

Gure lagun zirimiria batzutan bertan izaten dugun arren, giro ederraz gozatzeko aukera ere badugu sasoi honetan. Gure mendi eta lautadatan hainbat ibilaldi egiteko garai paregabea da neguaren ondorena. Lore eta belar usaiak, kolorez beteriko inguruak ikusgarri dauden aroa. Guzti honekin kontaktua izateak ongizatea bermatzen laguntzen duela diote. Animatzen hau baieztatzera?

Urteko sasoia aldatzeaz bat, bakoitzak dugun egoera dugula, positiboan pentsatuz aurrera pozik egin dezagula… Udaberri on!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak