... noizean behin zuekin izango naiz elikagaien munduko gaien inguruan hitz egiten.
Aldaketen txanparako egokia izan liteke urtarrila… Bai noski!
Baina gehiago egingo du nahi duenak ahal duenak baino. Elikadurak, ariketa fisikoak eta alderdi psikologikoak bat egiten dute gure osasunean. Batak besteari eragiten dio eta lotuta daude azalore baten loreak elkarrekin lotuta dauden bezala.
Nire aholkua hauxe da: bizitza osasuntsua, ohitura aldaketetan oinarritzea eta aldaketak poliki-poliki geure egitea, gustuko hartzen ditugun heinean eta gure bizitzan txertatzen ditugun neurrian. Helburu hau lortzeko espezialista ezberdinen laguntza ere bultzada bat izan daiteke, baina norberak du norberaren aldaketen giltza.
Eta gogoratu… elikadura aukeraketan dugun ardura, gure osasunaz gain ingurugiroarekin, etikarekin, arlo sozialekin, kulturarekin, plazerarekin edo teknologiarekin ere baduela; era egokian jateak horrekin guztiarekin du lotura eta txikitatik hasitako elikadura hezkuntza egoki batek borobiltzen du.
Lapikoa sutan jarri eta dasta dezagun urte berriko norbere erronkak. On egin digula janak eta gaitzik ez edanak.