Sutondoko berbak

Erabiltzailearen aurpegia Markel Arriolabengoa 2022ko abe. 23a, 00:00

Ibaien amonak dio papargorrixe gailupa dela, eta ez txantxangorria; hori txantxangorrixe dela.

Ana Marik, mugak zehazteko baliatzen zituzten zuhaitz lepatuei ipiñu esaten diotela, eta astigarrari askarra. Emiliok lepahoria potoxie dela, eta ez duela zerikusirik ogitagaztaie-rekin; piztia bakoitzak baduela bere izena.

Azkenean dagoen belaunaldi baten hitzak dira; zenbait, inoiz euskarri idatzirik aurkitu ez dutenak. Beraz, berba horien arrantzarako azken uneak ditugu hauek. Topiko bat dela?

Bai, noski. Zer egingo diogu, bada, negu giroak nostalgiara bagaramatza...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak