Kolokan

Erabiltzailearen aurpegia Markel Arriolabengoa 2022ko urr. 15a, 00:00

Cadizko Unibertsitateak eginiko ikerketa baten arabera, hegaztien bidez garraiatzen diren hazien %86 pase garaian hedatzen dira. 

Hau da, udazken-neguko migrazioan. Birigarro, zozo, durdula eta gainerakoek bidean jaten dituzten fruituen haziak zirinekin botatzean; hegoalderago dauden eremuetan askatzen dituzte. Horrela, espezieen dispertsio prozesua errazten da eta habitaten aberastasuna handitzen da. 

Dinamika eder honek, aldiz, badu baldintzatzaile handi bat: bogan dagoen klima larrialdia. Izan ere, klima ere migrazio fasean dago, baina kontrako noranzkoan, kontrapasan. Hau da, hegoaldeko klima lehorra iparraldeko klima hezearen lekua hartzen ari da. Bistakoa da. Aurtengo udan nabari antzeman da basoetan ur behar handieneko espezieen kontra okertu dela balantza. Añebarrin arteak ere gorritu dira!

Ezbairik gabe, epe laburrak ari finenaren gainean jarriko ditu ekosistemen biziraupenerako dinamika egonkortuenak ere. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak