Erraldoia bada, behintzat; 110 zentimetro inguruko diametroa du haren enborrak eta 15 metro luze da. Pentsa, Zeanurin dagoen Arimegortako haginak, EAEko zuhaitz berezien katalogoak babesten duenak, 130 zentimetroko diametroa eta 9 metroko garaiera du. Eta famatua da! Gurea, aldiz, ez du ia inork ezagutzen.
Tabbush eta White-k 1996an haginen hazkuntzaren inguruan egindako lana erreferentziatzat hartuz, kalkulatu daiteke Oletako zuhaitz honek, gutxienez, 300 urte izan ditzakeela. Ez da zifra makala.
Gaur-gaurkoz, ez dut aurkitu estima berezirik diodan erlijio zehatzik, baina momentua iritsita, bat asmatu behar izatekotan eta erromesaldi bide baten beharra izatekotan, hatxetan gora egingo nuke, beste aldera pasa eta haginarekin topo egin arte. Gurtzeko modukoa da eta!