Urtxakurra

Erabiltzailearen aurpegia

Azken asteotan notizia izan da Urumea ibaiaren bueltan ikusi duten Igaraba. Diotenez, duela 75 urte utzi zuen urtxakurrak eremu hori, eta zoriontasuna nabari da bueltan delako. Izan ere, ibai-ekosistemen suntsiketak eta ehizak Euskal Herriko igaraba gehienak desagerrarazi zituen pasa den mendean; ia galtzeraino. Beraz, animalia honen bisitak ekosistema hauek lehengoratzeko esperantzara ere gerturatu gaitu.

Bide hori, esan beharrik ez dago, oso luzerako doa. Baina, pixkanaka, gertuago dago. Izan ere, Aramaion ere ikusi dugu igaraba; bueltatu da zenbaitek zeharo mitifikatuta genuen animalia.

Hala ere, esan bezala, lan luzea dugu oraindik gure herriko ur-ekosistemak egoera on batera bideratu artean. Ekidin beharko ditugu ibai ertzeko basoen mozketak eta hondakin kutsakorren isuriak. Oro har, eman beharko diogu babes handiagoa urari.

Alabaina, gaur-gaurkoz, badugu guk ere zer ospatua.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.