Beraz, esan genezake, agian, haritzik ez zela haziko masustarik gabeko paisaian; eta, korapiloan sakonduz, masustak haritz-egurra sortzen duela ere gehitu genezake.
Segidari eutsiz, etenik gabeko kate ia infinitu bat sortu genezake. Aspertu artekoa, gutxienez.
Esandakoak esanda, ez dut ezer askorik esan. Ez dut ezer berririk gehitu. Zorrotzegia ere ez da izan adibide hau jartzea. Baina polita da batzuetan konplexutasunaren indarra gogora ekartzea. Indar horren hauskortasuna azaleratzeko ez bada ere.