'Uu-uu-u-uuúuuu'

Erabiltzailearen aurpegia Markel Arriolabengoa 2021ko ots. 28a, 00:00

Kristautasuna albo batera uzten hasiko bagara, eta jaien deitura paganoak berrasmatzen, nik jai nagusia urubiari eskainiko nioke. Zalantza gutxirekin. Ez dakit nola; urubi rock, urubi fest... baina urubiari. Izan ere, landa-gunean zaindaririk bada, hori urubia da.

Arbelen ere ez da honen pareko saguen etsairik. Ez ratiboom, ez ratizida, ez rati stop plus, ez ezer. Urubia. Baserri ororen bueltan dabil bat edo beste. Eta zenbat sagu jaten du urubi batek urtean? 2.160. Ez da broma, 2.160 sagu, lursagu, arratoi kume eta beste karraskari erdi desiratu. Batek! Eta ez du hari eskainitako jairik. Ez-du-jai-rik. Ez du egunik. Izan ere, gurean izenik ere ez du! Nola esaten zaio, bada, Aramaion urubiari? Hontza? Bai zera! Ez dut sinisten. Izan behar du izen propiorik gurean.

Buhuu egiten du hontz handiak, bu hontz txikiak, txii mozoloak, shh gautxoriak eta Uu-uu-u-uuúuuu egiten duena, nor da?

Dakienik bada, pozarren jasoko dut erantzuna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak